Umeen Egunean begirale aritu nahi dutenek bilera egingo dute ostegunean

Uztarria.eus 2017ko uzt. 19a, 11:00
Iazko Umeen eguneko argazkia.

18:30ean egingo dute batzarra, plazako arkupetan. Begirale bezala aritu nahi ez dutenek baina bestelako lanetan laguntzeko prest dauden herritarrei ere dei egin die Marea Arroxak bilerara bertaratu daitezen. Antolatzaileek esan dute "bereziki garrantzitsua" dela batzarrera jendea animatzea. 

Gainean dago Marea Arroxak antolatutako Umeen Eguna: uztailaren 23a. Horregatik, festa herrikoien batzordeak dei egin die igandean begirale lanetan aritu nahi dutenei, ostegunean egingo den ardura banaketaren gaineko batzarrera hurbil daitezen. Izan ere, Marea Arroxak nabarmendu du "guztien aletxoa beharrezkoa" dela Umeen Eguna zein festak aurrera ateratzeko. Bilkura 18:30ean egingo dute, udaletxe azpiko arkupean.

Osteguneko batzarrean hizpide izango dituzte Umeen Egunean egingo dituzten jolasetako arduren banaketa eta bestela egin beharreko lanak. Horren harira, Marea Arroxak esan du, begirale bezala aritu nahi ez duten herritarrek ere lagundu dezaketela antolaketa lanetan, hala nola bazkaria prestatzen, mahaiak jartzen eta jasotzen. 

Astelehenean eta atzo egon da Umeen Egunerako izena emateko mahaia plazan. Aurten, kamiseta arroxak igandean bertan banatuko die kamiseta parte-hartzaile guztiei.