Hasi dira saninazioetako programak etxez etxe banatzen

Uztarria.eus 2017ko uzt. 18a, 15:25

Atzo, astelehena, hasi ziren festetako programa etxez etxe banatzen. Uztailaren 21etik abuztuaren 1a bitarterako adin eta gustu desberdinetako herritarrentzako hamaika ekimen antolatu ditu aurtengoan ere Festa Mahaiak. Ume eguna, baserritarren eguna, herri bazkaria, kontzertuak, pelota partidak, mus txapelketa, zezenketak, bakallau txapelketa eta prozesioa izango dira, besteak beste, datozen festetan.