Zabalik dago Marea Arroxak antolatutako Umeen Egunerako izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko uzt. 17a, 15:33
Udaletxe azpiko arkupeetan jarri du izena emateko mahaitxoa Marea Arroxak.

Gaur eta bihar egongo da izena emateko aukera, 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Begirale aritu nahi dutenekin batzarra, aldiz, ostegunean egingo du Marea Arroxak, 18:30ean, plazan.

Dagoeneko eman daiteke izena Marea Arroxak antolatutako Umeen Egunerako. Gaur eta bihar, uztailaren 17an eta 18an, egongo da izena emateko mahaia plazako arkupetan. Joan den ikasturtean HH4 eta HH5, nahiz LH egin duten haurrek har dezakete parte Ume Egunean, eta izen-ematea honako ordutegian egin dezakete: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Gaur arratsaldean, berriz, DBH1 eta DBH2 egin duten gaztetxoekin batzar irekia egingo du Marea Arroxak plazako arkupetan, 19:00etan hasita. Bertan, gaztetxoekin hitz egingo dute egitea nahi dituzten ekintzen inguruan.

Umeen Egunerako begiraleekin batzarra

Begirale aritu nahi duten lagunekin ere batzarra egingo dute osteguean, 18:30ean hasita. Bertan egunaren antolaketaren nondik norakoak izango dituzte hizpide, eta Marea Arroxak esan duenez, "garrantzitsua" da begirale aritu nahi dutenak bertaratzea.