Zabalik dago Marea Arroxak antolatutako Ume Egunerako izen-ematea

Uztarria.eus | Festak | Argazkia
2017-07-17 13:31

Dagoeneko eman daiteke izena Marea Arroxak antolatutako Ume Egunerako. Gaur eta bihar, uztailaren 17an eta 18an, egongo da izena emateko mahaia plazako arkupetan. Joan den ikasturtean HH4 eta HH5, nahiz LH egin duten haurrek har dezakete parte Ume Egunean, eta izen-ematea honako ordutegian egin dezakete: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Gaur arratsaldean, berriz, DBH1 eta DBH2 egin duten gaztetxoekin batzar irekia egingo du Marea Arroxak plazako arkupetan, 19:00etan hasita. Bertan, gaztetxoekin hitz egingo dute egitea nahi dituzten ekintzen inguruan.

Ume Egunerako begiraleekin batzarra

Begirale aritu nahi duten lagunekin ere batzarra egingo dute osteguean, 18:30ean hasita. Bertan egunaren antolaketaren nondik norakoak izango dituzte hizpide, eta Marea Arroxak esan duenez, "garrantzitsua" da begirale aritu nahi dutenak bertaratzea. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa