Joseba Albizuk bigarren egin du Salzkammergut Mountainbike Trophy lasterketan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 17a, 11:37

Joseba Albizu (Azpeitia, 1978) txirrindulariak bigarren egin zuen zapatuan, zapatua, Austrian jokatutako Salzkammergut Mountainbike Trophy lasterketan. Albizuk, bigarren eginda, bete du helburua; izan ere, Urola Kostako Hitzak duela egun gutxi egindako elkarrizketan esan zuen lehen bost postuetan sailkatzea zela bere xedea.

211 kilometroko proba zen Austriakoa, eta lehia estua izan zuen Albizuk lehen sailkatuarekin. Halere, azken metroetan aurrea hartu zion aurrenak azpeitiarrari.