Haritz Elorzak beteranoen mailan aurrena egin du La Vila Joiosako itsas zeharkaldian

Uztarria.eus 2017ko uzt. 17a, 12:16

Haritz Elorza Azpeitiko bizilagunak eta Julen Esteban azpeitiarrak La Vila Joiosako (Alacant) itsas zeharkaldian parte hartu zuten atzo, igandea, goizean. Elorza bigarren izan zen sailkapen orokorrean, eta lehena beteranoen mailan; izan ere, 17 minutu eta 59 segundo behar izan zituen bi kilometroko proba egiteko. Julen Estebanek ere podiumean sartzea lortu zuen. Estebanek 25 minutu eta 04 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko, eta beteranoen podiumean hirugarren izan zen. Izarraitz Igeri Elkarteko master taldeko kidea da Esteban, eta Azkoitri triatloia taldekoa Elorza.

(Argazkia: Izarraitz Igeri Elkartea)