Xabier Isasak irabazi du XXXVII. Inazio Deuna txirrindularitza proba

Uztarria.eus | Kirolak | Argazki galeria
2017-07-16 19:09

Gaur arratsaldean jokatu da Azpeitian Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako Inazio Deuna txirrindularitza proba. Aurtengoa, lasterketaren XXXVII. edizioa izan da, eta kadete mailako 90 txirrindularik parte hartu dute. 16:30ean abiatu dira parte-hartzaileak Perez Arregi plazatxoaren ondotik Zestoara, eta handik berriz Azpeitira itzuli dira. Zestoara joan dira berriro ere, eta Aizarna eta Etumeta pasatuta iritsi dira helmugara, 55 kilometro eginda.

Xabier Isasa Goifiber-Godoy taldeko txirrindularia izan da helmugaratzen aurrena, 01:27:52 denbora eginda helmugaratuta. Bigarren egin du Asier Pozo Bazpi taldeko kirolariak, 01:29:35 denborarekin, eta hirugarren izan da Julen Dorronsoro Limousin kartoiak-Oriako txirrindulari elkarteko kidea (01:29:35). Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko lehen txirrindularia Mikel Orbea (01:29:35) izan da. Eta taldekako sailkapena ere Lagun Onak Txirrindulari Elkartearentzat izan da.

Sari banaketa ekitaldia Perez Arregi plazatxoan egin dute, eta hiru txirrindulariek oroigarri bana jaso dute. Gainera, sari banaketa hasi orduko Atracciones Sanz-Epi Kristaldegiko kadete mutilak omendu dituzte, atzo egindako balentriagatik. Izan ere, atzo Alegian Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten mutilek, erlojuaren kontrako proban. Honako txirrindulari hauek osatzen dute taldea: Mikel Orbea eta Mikel Berasategi azpeitiarrakk, Alex Uranga zestoarra, Iker Uria azkoitiarra eta Aitor Arruti beizamarra.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa