Mikel Orbegozok Real Unionekin fitxatu du

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2017-07-16 13:51

Espainiako Bigarren B Mailan dago Real Union taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du datorren denboraldian. Realaren harrobiko taldeetan, Bilbao Athleticen, Nasticen, Sestao Riverren, Amorebietan, Getafe Bn, Compostelan, Marbellan, Jaenen eta Ebron jokatutakoa da aurrelari azpeitiarrak.

Mikel Orbegozo Real Unionekin entrenatzen, Zarauzko Asti zelaian. (Real Union)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak Irungo Real Union taldearekin fitxatu du. Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta Realaren bigarren taldera iritsi zen. Harrezkero, Bilbao Athleticen, Nasticen, Sestao Riverren, Amorebietan, Getafe Bn, Compostelan, Marbellan, Jaenen eta Ebron jokatu du aurrelari azpeitiarrak.

Espainiako Bigarren B Mailan dago Real Union taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du datorren denboraldian. Dagoeneko hasi dute denboraldi-aurrea.

Aitor Zulaika izan da Real Unioneko entrenatzailea azken bi denboraldietan, baina taldea utzi zuen joan zen denboraldiaren bukaeran; izan ere, Reala Bren talde teknikoan sartu da azpeitiarra, Imanol Alguacilen laguntzaile moduan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa