Lagun Onakeko kadete mailako txirrindulariek Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus 2017ko uzt. 15a, 15:17
Lagun Onakeko txirrindulariak, entrenatzaileak eta taldeko kideak. (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea)

Taldekako erlojuaren aurkako proban lortu dute txapela Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko mutilek. Mikel Orbea eta Mikel Berasategi azpeitiarrek, Alex Uranga zestoarrak, Iker Uria azkoitiarrak eta Aitor Arruti beizamarrak osatzen dute taldea. 24,7 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute txirrindulariek Alegian.

Lagun Onakeko kadete mailako txirrindulariek Gipuzkoako txapela lortu dute gaur, zapatua. Hain zuzen ere, taldekako erlojuaren aurkako proban lortu dute txapela Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko mutilek. Alegian izan da lasterketa, eta Amezketara eta Legorretara joan dira txirrindulariak 24,7 kilometroko proban zehar.

Mikel Orbea eta Mikel Berasategi azpeitiarrek, Alex Uranga zestoarrak, Iker Uria azkoitiarrak eta Aitor Arruti beizamarrak osatutako taldea nagusitu da gaur Gipuzkoako Txapelketan. Beste talde bat ere atera da, baina ez dute podiumean sartzerik lortu.

Jubenilen txapelketa ere jokatu da, baina Lagun Onaken maila horretan bi txirrindulari dabiltza, eta ez dute taldea osatzerik izan.