Auto Klasikoen Rallyaren XIV. edizioa izango da bihar

Uztarria.eus 2017ko uzt. 14a, 13:56
Auto klasikoen rallyaren 2011ko edizioaren irudi bat. (Nerea Uranga)

11:00etan abiatuko dira autoak epaitegiaren aurretik, eta erlojupeko zortzi zati osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Auto guztiek 25 urtetik gora dituzte, eta, denera, 90 gidarik eta kopilotuk parte hartuko dute.

Azpeitiko XIV. Auto Klasikoen Rallya egingo dute bihar, zapatua. 11:00etan abiatuko dira autoak epaitegiaren aurretik, eta erlojupeko zortzi zati osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Auto guztiek 25 urtetik gora dituzte, eta, denera, 90 gidarik eta kopilotuk parte hartuko dute. 19:00etan neutralizazioa egingo dute Zestoan, eta 20:00ak aldera bukatuko da proba, hasitako toki berean.