Etxebeltz-Izarran goizaldean lanean aritu izana salatu dute bizilagunek

Uztarria.eus | Herria | Bideoa
2017-07-13 13:08

Etxebeltz-Izarra eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen zubitik autobusak pasatu ahal izateko hainbat hobekuntza egitea eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horiek egiteko lanean hasi ziren atzo. Baina bart gauean, 03:00-04:00 aldera, obretan aritu direla salatu dute inguruko bizilagunek. Uztarriara honako bideoak helarazi dituzte salaketa horri eta beren hasarreari oihartzuna emateko, eta esan dute "horiek ez direla obrak egiteko orduak eta ezta moduak ere". "Asko gara haserretu garen bizilagunak. Horren jakitun dira udaltzainak, goizaldean bertan dei asko egin baititugu desadostasuna agertzeko", azaldu dute.

Kexaren berri izanda, Udalak azaldu du errepidea margotzeko lanak egin dituztela bart, eta ez obrak. Hain zuzen ere, Udal ordezkariek zehaztu dute "ohikoa" dela lan horiek gauez egitea. "Lanok ez dira beti gauez egiten, baina ohikoa da hala egitea". 

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia erabiltzailea | 2017-07-13 : 13:41

Azken aldian "ezusteko" obra ugari Azpeitian...

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-13 : 16:03

..."ezustekoak", eta presaka ta korrika...

Erabiltzailearen aurpegia Ane | 2017-07-13 : 16:49

Informe tekniko ta segurtasunekuen kontra hartutako erabaki prezipitauen ondoriyuek. Oain presaka obra txapuzak ta partxeuek eiten.

Udalan azkeneko planteamentue seriyue al da?Teknikoki etzeola arazoik ta oin ze pasatzea?Bi autobus eztie kabitzen ibai ondoko bidetik ta ze okurriuko ta etxe tartetik Hotel Loiola aldea bideratzie trafikue.Zeatik ezta eztabaidau aukera hau?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-13 : 17:04

...autobus turistikue!!! Txapuza politte...ezkerrak ez dan PNV izan...bestelaaaa...

Erabiltzailearen aurpegia Bizilaguna | 2017-07-13 : 17:11

Oraintxe garajetik irtetzen hasi eta errepidien norabidie aldaute. Holako aldaketie egin aurretik ez al litzeke zuzena bizilagunek informatzie? Flipatzen gaude!

Erabiltzailearen aurpegia Bizilaguna | 2017-07-13 : 17:16

Egun batetik bestea auzue langilez bete eta dena aldatzen ari die inongo azalpenik gabe, obratan presaka, zertan ari dien azaltzeke. Non gelditzen da herritarren parte-hartzie eta informaziyuen transparentziye? Zertan ari zeate? "Agravante por nocturnidad y alevosía" deitzen zaio horri, ezta Eneko? Zeinen eskutan gaude?

Erabiltzailearen aurpegia Bizilaguna | 2017-07-13 : 17:19

Egiye al ha hortik dabilen zurrumurrue, asteartien Altuna eta Uria, Amenabar eta gure "ezkerreko" agintari "demokratak" juntau ziela erabakiyek hartzeko, eta urrengo egunien obratan hasi? Hala al da? Erantzune baiezkue bada, nortzuk die "traidoriek"?

Erabiltzailearen aurpegia Bizilaguna | 2017-07-13 : 17:22

Kontutan hartuta informe tekniko guztiyek autobusek abenidatik hobeto ibiliko ziela esaten debela, hilabeteetako elkarrizketen ondoren abixatzeke hasi zaretela "política de hechos consumados" aplikatzen... Ze tristie, ze gutxigatik saltzen dituzuen herritarrak. Pelikularen izena? Por un puñado de botos.

Erabiltzailearen aurpegia Ane | 2017-07-13 : 17:46

Ta egunero autobuse hartze deunak lanea/ikastea juteko, ze aileu ber deu 10 minutu beranduo autobusek ezin pasauta ibiliko dielako? Hori al da transporte publikue bultzetzie?

Erabiltzailearen aurpegia Bizilaguna | 2017-07-13 : 18:23

Neuri beihintzet iye autobusek pasatzie baino pena geyo ematen dit "guretarrak" holako modu zikiñien jokatziek. Ez xinistekue. Ezta kartel xar bat ere auzotarrei aldaketei buruz informatzeko. Herritarrok errespetu gehiokin tratatzie merezi degula uste det. Hainbeste bilera zertarako? Partaidetza? Ja, ja, ja... Zuen parriek entzuten ditut hitz hori potolo-potolo zuen ahotan erabiltzen duzuenean. Oso penatuta eta haserre nago.

Erabiltzailearen aurpegia andrex | 2017-07-13 : 18:38

Baezue kejie...Etxe hori artuzenutenin informau ziñeten.obrak ola ditut.zaratie,hautse,direziyo aldaketak...asike aguantau...

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-13 : 18:41

...gauza bat dek obra bat, eta beste bat txapuza bat...

Erabiltzailearen aurpegia Ane | 2017-07-13 : 18:51

Hotel Loiola onduen oindala gutxi etxie erosi debenak etzeben holakoik espero, Udalan planteamentue berez autobusek abenidatik jutie zan segurtasun arrazoieatik

Erabiltzailearen aurpegia NINEUBA | 2017-07-13 : 18:55

Gauzak presaka , lurraldebuseko kriterioaren aurka , diputazioko teknikoaren aurka eta arriskuz beteriko lekuetatik pasatu nahi direnean, horrek izen bat dauka TXAPUZA....
Eta gero irtengo zaizkigu "partaidetza" eta halako hitz ponpoxoekin belarriak goxatuz....
Autobusaren parada abenidan dagoela ondoen mundu guztiak daki... Piszina aurrean hainbste ume dagoen leku batetik autobusa pasa nahi izateak gaur egun herri guztietan egiten denaren justu aurkakoa egitea garamatza....
Loiolabideko "slalom"-az no coment

Erabiltzailearen aurpegia earki | 2017-07-13 : 19:39

Nik etzakiat ze pasatzean barriyo hortan baño badek kejie!! eozer dala ta eztala beeeeti kejatzen. Txakurrek kaka itebela, autobusek pasatzeiela...ta ze uste zute herriko beste lekuetan eztala holakoik pasatzen?
Kejatzeko zaudete ba preziyo hortan leku hortan etxiek dauzkezutenak eta beste etxe garestiyouek pagatzeko dirue daukezutenake etzeate gaixki oengo asike...aguantau!!

Erabiltzailearen aurpegia Herritarbat | 2017-07-13 : 19:44

Jakin dezazula Andrex Azpeitiar danoi eragingo digula azkenin, neurri haundiyo eo txikiyouen ta ez oneako gañea...autobuse ta gañontzeko ibilgailuen pasuek zubi ta auzo hortatik pasatzeakuen, korrika itea egunero eo noizin behin erteteunin jendiek eo bidegorritik bizikletan eo patinetan ibiltzeienak-e ez deu oain daukeun lasaitasun hau izengo. Ikustea oaindik jendie ez dala konturatzen hortaz... ta Kriston ataskuek sortukoie

Erabiltzailearen aurpegia andrex | 2017-07-13 : 19:56

Jajaja ez xinistekue

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-07-13 : 23:48

Hobe genduke bai etxe beltz -izarran etxe pillo hori eduki baino , berdegune ear bat edukiko bagenu..
nun geratu da loiolara begira zegoen karretera luze eder hori ....
Autobusek egiten aldute traba ???
Nei hor dauden etxe danak....nahiago nuke ardiyek ibiliko balie bertan...

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-07-14 : 00:24

San inazio berpiztuko balitz ;bere etxeko bidien eindezuten zirriborro hori ikusita bihotzekue emanda berrize hilkouan.Hoinbeste rotonda ,semáforo ,zubi ta abarrakin..

Erabiltzailearen aurpegia naikuedeu | 2017-07-14 : 10:36

nik galdera bat... foru ibilbidien (zerbezeitik bibliotekaino) autobusek juxtu xamar pasatzeanin igual kejatze al zeate??

Erabiltzailearen aurpegia Irruti | 2017-07-14 : 11:15

San Inazio berpiztuko balitz makolo, bere etxeko auzun udalak zer egintzuen ikusiko zuen. Langileak etorri, piboteak ipini ta dena itxi. Gero udalak denei deitu,zer egin duten aipatu,bizi lagunek ze obligazio zituzten pipoteak ibiltzeko mandukin ta impozatu nola beraien etxeetara zartu berzuten.
ta ori dena egintzutenak PNV izan ziren.
nere galdera da. bire zarra autobuzentzat ondo zegoena, Zertarako da orain? ezin bertatik autobuzek pasa? ta iñok ez duna aipatzen. Sanjuandegui aldera bajatzen den zubi berria, zenen burrutik pasatu da altuera ta bajada ori?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-14 : 11:48

Foru Ibilbidean ez dago alternatiba obeorik, beraz, kexau edo ez...baino Loiolabiden alternatiba klaru bat zeon, eta gainera dena egokituta zegoena. Hau PNVren txapuza bat izan da...uii!!! barkatu...ez da PNV izan, Eneko eta cia izan dira...

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-07-14 : 12:00

Alternatiba denak Azpeitiko herri barrutik pasa dira orainarte(xanjuandeitik,ambulatorio aurretik etbar etbar....Etxebeltz-izarrako fronte berri hau agertu denarte ...zuen kriterioa jarraituta, autobusak loiola atzeko bariantetik pasa beharko zuen(herritik kanpo) ...inorri molestatu gabe .gero zubi bat eskatzen hasiko zineten autobús geltokia urruti geatze zaizutela esanez.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-14 : 12:23

Gure kriteriyue jarraituta, orain dagoen bezela jarraitu beharko zuen, Esklabatako geltokiyekin ta zirko hau dana preparau gabe. Bestela ondo daon dena keskojonatzeko tendentzi honekin jarraitzeko, erdikaletik, geo aranatik, segidan pablo VI-tik, segi xanjuandei barrotik, zubitik pasa, basilikatik bixita...

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-07-14 : 12:36

VPO bat edukitzeak honakoa suposatzen du; udaletxearen eskuetan dagoen eremu batean etxea erostea (ez terrenua erostea) baino Etxebeltzeko kasu hau desberdina da nonbait .terreno horietan gerta daitezken aldaketatan kexa ugari(non botererik ezlukete eduki behar) eta gainera eskaera pillo bat egiten ...
Ematen du ezdakitela zer dan VPO bat edukitzea,adibideak beste herrietan ikusi ditzakezue.

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-07-14 : 12:41

Neurrira egindako barrio bat zenik eznekien nik Etxebeltz...besteek baino zerga gehiago igual ordainduko dezute.
nike etxe aurreko koxkie sobran dauket..aber PNV- k kentzeiten

Erabiltzailearen aurpegia Irruti | 2017-07-14 : 14:16

nik ere ez nekien zubi bat eiteakun len zegoen bidea puskatu egin bertzanik egin deben bezela. Ori bai; mediska polit bat etze bizitzen aurrean. Aber zenbat irauteun inundatu gabe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa