Udalekuetako umeek batukada hotsez girotu dituzte kaleak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 13a, 14:23

Batek baino gehigok pentsatuko zuen festetan murgildu dela herria, baina ez. Udaleku irekietako eta Iraurgi ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko udalekuetako umeek bat egin dute goizean, eta herria batukada hotsez girotzen aritu dira kalez kale. Taldetan banatuta, kalejirarekin hasi dute batukada saioa, eta eguerdian plazan elkartu dira guztiak. Hainbat abesti ezagunen doinuak lagundu dituzte eskuz egindako musika tresnekin, eta herritar askoren ikusmina sortu dute.