Eusko Gudarostearen inguruko liburuaren bi ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 12a, 19:05

Bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera bati erantzuna emanda. Ostiralean, uztailaren 14an, egingo du zozketa Uztarriak, Berriaren laguntzarekin.

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Eusko Gudarostearen historia jasotzen duen liburua kaleratu dute. Joan den uztailaren 1ean egin zuten aurkezpena, Loiolan, Eusko Gudarosteko Azpeitiko komandantzia eratu zen leku berean. Uztarria Komunikazio Taldeak, Berriaren laguntzarekin, bazkideen artean liburuaren bi ale zozkatuko ditu. 

Horiek eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar diote: Noren omenezko irudia jarri zuen Udalak Loiolako zelaian joan den uztailaren 1ean?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, uztailaren 14ko, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eusn. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.