Gaur eguerditik bihar arratsaldera arte Sanjuandegiko zubi berritik sartu beharko da Etxebeltz-Izarrara

Uztarria.eus 2017ko uzt. 12a, 14:57
Etxebeltz-Izarra eta Sanjuandegi lotuko dituen zubia "datozen egunetan" zabalduko dute. (Azpeitiko Udala)

Egokitzapen lanak direla eta, behin behinean irekiko dute Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra arteko zubia. Tarte horretan, itxita egongo da auzora joateko Olazko komentu aurreko biribilgunearen sarrera.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, "behin betiko irekitzear" da Etxebeltz-Izarra eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen zubia. Dena den, autobusak pasatu ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako hainbat hobekuntza bukatzeke daude, eta trafikoaren noranzkoan hainbat aldaketa egingo dituzte. Lan horiek egiteko, gaur 14:30etik bihar (osteguna) arratsaldera arte, ezin izango da auzora Olazko komentu aurreko biribilgunetik sartu. Beraz, tarte horretan, behin behienean irekiko dute zubi berria, eta handik  bideratuko dute zirkulazioa. Udalak adierazi duenez, ostegun arratsaldean berriro itxi egingo dute zubia, eta biribilgunetik sartu ahal izango dute ibilgailuek auzora.

"Datozen egunetan" dira zabaltzekoak zubia, dagoeneko egin baitituzte ibilgailuen zirkulazioa bermatzeko probak. Udalaren arabera, herriko “inguru oso bat eraldatuko duen” proiektua da izango da zubia.