Bihar itxiko da igandean Laidara egun pasa joateko izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko uzt. 12a, 11:50

Lagun Onak MBk antolatu du irteera. Izen-ematea mendi bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin daiteke. Bazkide direnek, autobuserako izen-ematea 4 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 6 euro.

Igandean, uztailaren 16an, Laida-San Pedro Atxarre-Laida ibilaldia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak, eta bihar, osteguna, itxiko dute txangoan parte hartzeko izen-ematea.

Parte-hartzaileak 09:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik autobusez Laidako hondartzara. Bertan PR-BI-161 ibilbidea jarraituaz Laida-San Pedro de Atxarre- Laida ibilbidea egingo dute 9,5 kilometrokoa. Ondoren, Laida hondartza inguruan bazkaldko dute, eta arratsaldean piraguetan ibiltzeko aukera izango da.

Izena eman nahi dutenek Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin dezakete. Bazkide direnek, autobuserako izen-ematea 4 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 6 euro. Piraguetan ibili nahi dutenek, aldiz, 7 euro ordaindu beharko dituzte. Mendi Bazkunak eskatu du, piraguetan ibili nahi dutenek, izena ematerakoan abizenaren ondoren 'piraguak' jartzeko.