Kultur Mahaiko bazkideen batzarra egingo dute ostegunean, Dinamoan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 10a, 19:29
Dinamoan egin dituzten saioetako irudi bat.

Bertan hizpide izango dituzte teknikariaren lanpostuaren behin-behineko moldaketa eta Dinamoa Sormen Gunea. Kultur Mahaiak dei egin die bazkideei bilkurara hurbil daitezen. 

Kultur Mahaiak bazkideen batzarra egingo du ostegunean, hilaren 13an, Dinamoa Sorgintza Gunean, 19:00etan hasita. Bertan, honako gai hauek landuko dituzte: Kultur Mahaiko teknikariaren lanpostuaren behin-behineko moldaketa eta Sormen gunearen behin-betiko proiektua.

Kultur Mahaiak nabarmendu du "garrantzitsua" dela ahalik eta jende gehien bertaratzea batzarrera. Horregatik, dei egin die bazkide guztiei eta herriko kultur eragileeei, osteguneko bilkurara gerturatu daitezen. Bileraren ostean, 20:00ak aldera, argazkia aterako dute, sormen gunearen proiektuari babesa emateko.