Badu data Azpeitiko zezen plazan egin ohi den Errekortari Txapelketako saioak: uztailaren 25a. Aurten ere Santio egunez egingo dute errekortariek erakustaldia, 18:30ean hasita. Gaur jakinarazi du data eta ordua Zezen Beltz elkarteak. Horrez gain, errekortarien saioa ikusteko sarrerak datozen egunetan salgai jarriko dituztela aurreratu dute.