Martxan da Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako Klik! argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2017ko uzt. 10a, 13:00
Iazko Klik! argazki lehiaketako irudi saritua.

Parte-hartzaileek irailaren 30era arte bidal ditzakete beren argazkiak orkatzke@gmail.com helbidera. 

Azken urteetan egin bezala, aurtengoan ere Klik! argazki lehiaketa antolatu du Orkatz Kultur Elkarteak, eta dagoeneko abian dago. "Euskal presoak" da argazki lehiaketaren gaia, eta parte-hartzaileek opor garaian presoen aldeko banderola agertzen den irudiak atera beharko dituzte bertan parte hartzeko. 

Irailaren 30era bitartean egongo da zabalik argazkiak orkatzke@gmail.com helbidera bidaltzeko epea. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa jarriko dute Orkatz tabernan, eta herritarrek emandako bozen bidez erabakiko da argazki irabazlea.