Julen Ansoaldek eta Xabier Geretak Elgoibarrekin fitxatu dute

Uztarria.eus 2017ko uzt. 10a, 12:50

Julen Ansoalde eta Xabier Gereta azpeitiar futbolariek Elgoibarrekin taldearekin fitxatu berri dute. Bi jokalariak Lagun Onaken taldeetan aritu dira oraintsu arte, eta datorren denboraldian Erregional Preferente mailan ariko dira. Elgoibarko lehen taldea gidatzen ere azpeitiar bat ariko da 2017-2018 denboraldian: Omar Aizpuru.