Jone Urkizu hirugarrena izan da Ehumilak ultra trailean

Uztarria.eus 2017ko uzt. 9a, 14:56
Jone Urkizu Izarraiztik behera, Santutxoko eskailerak jaisten.

Ehunmilak proban Urkizu hirugarren emakumezkoa izan da Beasaingo helmugan; Silvia Triguerosen eta Elena Calvilloren atzetik egin du. 168 kilometroko ultra trailean lehen azpeitiarra Raul Cuadrado izan da.

Ehunmiliak proban emakumeetan podiuma egin du Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiarrak, hirugarren postuan bukatu du. 32:43:46ko denbora behar izan du 168 kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan irabazlea Silvia Trigueros (Abadiño) izan da, 28:45:17 denborarekin, eta bigarrena Elena Calvillo (Beasain), 29:55:05 denbora eginda.

Gizonezkoetan Javi Dominguez gasteiztarrak marka guztiak hautsi ditu, ultra traila 22:22:03 denboran eginda. Haren atzetik bigarrena Jon Aizpuru (Beasain) izan da, 23:14:38 denborarekin. Horiek biak izan ziren Azpeitiko Frntoi Txikiko kontrolera iristen aurrenak. Hirugarren Felipe Artiguek (Miranda de Ebro) egin du, 23:53:45. Sailkapen nagusian azpeitiarren artetik aurrena Raul Cuadrado (Azpeitia) izan da, 59. bukatu du 34:18:21 denborarekin. 73. postuan iritsi da Ibon Lazkano  Azkoitian bizi den azpeitiarra, honek 35:57:47 denbora behar izan du bukatzeko. Hiru posturen ondoren, 76.ean iritsi da Iker Ezama Azpeitian bizi den errezildarra, 35:58:58 denboran bukatuz.