Azpeitiak Gasteizen kontra jokatuko du Euskal Herriko Herriarteko kanporaketa

Uztarria.eus 2017ko uzt. 8a, 15:39

Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketak eta finala Larrabetzun (Bizkaia) jokatuko dira uztailaren 15ean eta 21ean, hurrenez hurren. Euskal Herriko lehiara Azpeitia (Gipuzkoa), Gasteiz (Araba), Doneztebe (Nafarroa) eta Usansolo (Bizkaia) sailkatu dira.

Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, Larrabetzun. Zozketa egin eta Azpeitiari Gasteizen kontra jokatzea egokitu zaio; beraz, beste finalista Usansoloren eta Donezteberen artean erabakiko da. Uztailaren 15ean (larunbata) jokatuko dira bi neurketak: 10:30ean Usansolo-Doneztebe eta 17:00etan Azpeitia-Gasteiz.

Finala, berriz, uztailaren 21ean (ostirala) jokatuko da, 19:00etan, hori ere Larrabetzun.