Azpeitian Ehunmilaken aurrena Javi Dominguez izan da

Uztarria.eus 2017ko uzt. 8a, 14:47

Izarraiztik behera iritsi dira Azpeitira Ehunmilak ultra traileko parte hartzaileak. Atzo arratsaldeko seietan irten zuten Beasaindik korrikalariek, aurretik 168 kilometroko ibilbidea zutela. Azpeitiko Frontoi Txikian probako kontrol postu bat, anoa postua eta Gurutze Gorrikoen asistentzia gunea egon dira agur goizeko 08:00ak artera arte. Javi Dominguez gasteiztarra izan da aurrena Frontoi Txikira iristen. Haren atzetik Jon Aizpuru iritsi da bigarrena, eta hirugarren tokian Jon Azpiroz. Azken horrek, ordea, Azpeitian lasterketa uztea erabaki du, belauneko minagatik.

Emakumeetan aurrena Ewa Majer pasatu da Azpeititik. Jone Urkizu azpeitiarra emakumeetan laugarrena izan da Frontoi Txikitik pasatzen.

Gaur arratsaldeko seietatik aurrera espero dira Ehunmlak lasterketako aurrenak Beasaineko helmugan.