Azpeitiko Turismo Bulegoak udako ordutegia izango du

Uztarria.eus 2017ko uzt. 7a, 15:09

Astelehenetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era irekiko ditu ateak, eta igandeetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara.

Plaza Txikian dagoen Azpeitiko Turismo Bulegoak udako ordutegia izango du. Astelehenetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era irekiko ditu ateak, eta igandeetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Herriko eraikin interesgarrienak irekiko dituzte, eta aurreko urtean bezala, bisita gidatuak ere egingo dituzte horiek ezagutzeko.