Bihar igaroko da Eibarko Lambretten topaketa herritik

Uztarria.eus 2017ko uzt. 14a, 20:30
Eibarko Lambretta topaketa Azpeititik pasatuko da zapatuan.

Azpeitian bazkalduko dute Eibartik barrena iritsitako motozaleek, eta dozenaka Lambretta Jose Artetxe kalean ikusgai izango dira ikusgai eguerdi eta arratsalde partean. 18:00etan, Burdinbidearen Euskal Museora joango dira.

Eibarko Lambretta Klubak marka horretako motoen topaketa antolatu du astebururako, hilaren 15erako eta 16rako. Hainbat azpeitiarrek parte hartuko du topaketan, eta, gainera, bihar, Azpeitian bazkalduko dute Eibartik barrena iritsitako motozaleek. Horrenbestez, Jose Artetxe kalean ikusgai izango dira dozenaka Lambretta. 18:00etan, berriz, Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatuko dute.