Joseba Albizu: "Horrelako probetan garrantzitsua da norbere burua ondo ezagutzea"

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 7a, 13:36
Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra. (Eneritz Albizu)
Espainiako eta Europako ultramaratoi txapelketak irabazita, gustura da azpeitiarra. Denboraldirako jarritako helburuak bete ditu dagoeneko, baina uda sasoian ere egingo du probarik.

Denboraldi bikaina ari da osatzen Joseba Albizu (Azpeitia, 1978) txirrindularia. Mendi bizikletako Espainiako eta Europako txapelketak irabazi ditu, eta datozen hilabeteetan hainbat lasterketatan parte hartuko du. Herenegun harrera egin zion udalak lortutako balentriengatik. Bizikletatik jaitsita, baina Erreka Bike dendan dituen bizikletez inguratuta hitz egin du.

Denboraldi borobila ari zara egiten…

Maiatzetik hona proba ugari irabazi ditut, eta baita lasterketa garrantzitsuenak ere; Espainiako eta Europako txapelketak.

Espero al zenuen horrelako emaitzak lortzea?

Espainiakoa irabazi ostean, espero nuen gainerakoetan ere ondo ibiltzea. Banuen konfiantza, aurreikusten nuen aurrean ibiltzea, baina askotan ez da jakiten zenbatgarren postuan bukatuko duzun lasterketa.

Irakurri elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean.