Lasterka eta dantzan ospatu dute San Fermin Txiki ehunka haur eta gaztetxok

Uztarria.eus 2017ko uzt. 6a, 15:03

Gaur, uztailak 6, San Fermin Txiki ospatu dute herriko ikastetxeetako zein udaleku irekietako haurrek, gaztetxoek eta begiraleek. 12:00etako kanpai hotsekin batera, pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta entzierro egin dute ondoren. Aurten, gainera, festarekin jarraitu dute plazan, kantuan eta dantzan. Hemen gaur goizeko irudiekin osatutako bideoa.