Zezenaren aurretik korrika, San Fermin festei hasiera emateko

Uztarria.eus 2017ko uzt. 6a, 15:06

Bota dute San Fermin festei hasiera emateko suziria Iruñean, eta Azpeitian ere jai giroan murgildu dira hainbat haur eta gaztetxo. Plazan elkartu eta abestu ostean, korrika abiatu dira, abiada bizian. Enparan kalea eta Erdikalea zeharkatu dituzte, eta plazan elkartu dira berriro. Aurtengon, berrikuntza bezala, dantzan aritu dira festari amaiera emateko.