Gazteen artean teknologia berrien erabilera egokia bultzatzeko autobusa plazan izango da gaur

Uztarria.eus 2017ko uzt. 6a, 11:02

8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek aukera izango dute bideo-jokoak programatzen ikasteko edota webguneak sortzeko. 11:00etan hasiko da lehenengo ikastaroa eta 19:00etan egingo dute azkena. Saioak 45 minutukoak izango dira.

Kultura Digitalaren ikasgela ibiltaria plazan izango da gaur, osteguna. Egitasmoaren helburua da "haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa indartuz". Horretarako, 45 minutukoak saioak eskainiko dituzte, eta bertan, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek aukera izango dute bideo-jokoak programatzen ikasteko edota webguneak sortzeko. Aurreneko ikastaroa 11:00etan eskainiko dute, eta azkena 19:00etan.

Kode Eskolak zuzenduko ditu saioak, eta beharrezkoa da aurrez izena emanda izatea. Foru Aldundia, Orona Fundazioa eta Kode Eskola dira ekimenaren sustatzaileak.