Martijari eta Alkortari ihes egin die Udaberri Sariko larruzko paletako finalak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 4a, 20:00
Eneko Martija (ezkerretik aurrena), Oiartzungo arerioak eta Oier Alkorta. (Gipuzkoapilota.eus)

Ikasberri Kirol Elkarteko mutilek 35-32 amaitu zuten markagailuan, Oiartzungo Txost taldeko bikotearen atzetik. Aurtengoan, 22 urtez azpikoen mailan lehiatu dira palista azpeitiarrak, beste bost talderekin batera. 

Eneko Martijak eta Oier Alkortak ezin izan dute Udaberri Sariko larruzko paletako finala irabazi. Sariketa txukuna egin badute ere, joan den ostiralean jokatutako finalean ezin izan zuten Oiartzungo bikote aurkaria mendean hartu. 

Kantxan, Erkizia eta Leonet oiartzuarrak izan ziren azpeitiarren arerio, eta partida osoan zehar antzeko tanto kopuruen bueltan egon ziren Ikasberrikoak eta Txost Kirol Klubekoak. Tantoen arteko alde txikiarekin iritsi ziren neurketaren azken minuetara ere. Azkenean, Martijak eta Alkortak ezin izan zuten Oiartzungo pilotariekin, eta markagailuan hiru tanto atzetik amaitu zuten Udaberri Sariko larruzko paletako finalean.

Aurten, sei talde lehiatu dira txapelketan, bi multzotan banatuta. Alde batetik, Altzatarra, Real Sociedad 1 eta Txost, eta, bestetik, Ikasberri, Ramuntxo eta Real Sociedad 2.