Aurten, 16 herritarrek egin dute Lanbideren bidez Azpeitiko Udalak eskeintzen duen Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea ikastaroa. Uda sasoia iristearen batera jaso dute ikasleek formakuntza saioak egin dituztela egiaztatzen duen diploma. Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren eskutik jaso dute agiria. Udalak esan duenez, ikastaroa bukatu duten "parte-hartzaileen erdiak baino gehiagok" aldi baterako lana lortu du, praktikak egin ostean.
Udalak azpimarratu du azken urteetan "hezkuntza eskaintza propioa egiteko konpromisoa" hartu duela, eta bide horretan, "unibertsitate zein eragile desberdinekin dituen hitzarmenen bidez" ikastaro desberdinak eskaintzen dituela.
Bestalde, aurreratu du hurrengo ikasturtean ere formazio saioa abian jartzea aurreikusten duela. Data gerturatu ahala emango dituzte izen-ematearen eta ikastaroaren inguruko xehetasunak. Hala ere, aurrez norbaitek ikastaroaren nondik norakoak jakin nahi baditu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailera jo dezake.