Landetako hirigintza lanen eta Urrestillako bidegorriaren inguruko alternatibak aurkeztuko dituzte gaur

Uztarria.eus 2017ko uzt. 3a, 11:26
'Bidegorria orain' leloarekin hainbat pankarta jarri zituzten iaz bidegorriaren aldeko martxaren deitzaileek.

Udaletxeko bosgarren solairuan izango da bilkura, 18:30ean hasita. Udalak esan duenez, Landetan egin nahi dituzten lanen xedea da "auzoak azken urteotan jasandako degradazio urbanistikoari konponbidea ematea".

Landeta auzoko hirigintza lanetaz eta Urrestilla arteko bidegorriaz hitz egiteko bilera deitu du Udalak gaurko. Batzarrean bidegorriko zein Landetako hirigintza obretako aukera ezberdinak aurkeztuko dituzte udal arduradunek, eta interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara. Bilkura 18:30ean hasiko da, eta udaletxeko bosgarren solairuan izango da.

Udalak aurreratu duenez, Landetan egin nahi dituzten lanen xedea da "auzoak azken urteotan jasandako degradazio urbanistikoari konponbidea ematea". Bestalde, etorkizunean Urrestillako bidegorria egiteko, "esku artean hainbat alternatiba" dituela esan dute.