Maite Etxezarreta txapeldun, Oñatin jokatu den Torreauzoko krosean

Uztarria.eus 2017ko uzt. 2a, 23:02

Gaur, uztailak 2, Torreauzoko krosa jokatu da Oñatin, eta Maite Etxezarreta korrikalari azpeitiarra izan da azkarrena emakumezkoen mailan. Azpeitiarrak 28 minutu eta 19 segundotan osatu du ibilbidea eta minutu batetik gorako aldea atera dio bigarrenari, Marisol Ramos oñatiarrari (29:28). Podiuma, Mayi Mujika (30:31) urretxuarrak osatu du. Gizonezkoetan, aldiz, Aitor Mimenza elorriotarra izan da helmugara iristen aurrena, 23 minutuko eta 33 segundoko denbora eginda. Guztira, 161 korrikalarik hartu dute parte gaur jokatu den Torreauzoko krosaren XX. edizioan.

Etxezarretak gaurko lasterketaren ostean egindako adierazpenak OK Magazinean entzun daitezke, baita lasterketaren kronika zabalagoa ere.

(Argazkia: OK Magazinea).