XVII. Pourrak 190 apustu ditu, azkenean

Uztarria.eus 2017ko uzt. 2a, 15:40

Epearen barruan aurkeztu baina nahasketa bat tarteko atzo gainerakoekin batera sartu gabe gelditu ziren bederatzi apustu gehitu zaizkio zerrendari, eta horiekin eguneratu da berriro lehen etaparen sailkapena. Horrenbestez, inoiz baino parte-hartzaile gehiago ditu aurtengo Pourrak eta, ondorioz, baita inoiz baino diru-sari handienak ere: 1.140 euro jasoko ditu irabazleak, 760 bigarrenak, eta 380 hirugarrenak.

2017ko Frantziako Tourraren batera, atzo jarri zen martxan Uztarriaren XVII. Pourra ere. Atzo bertan jaso zituen Uztarriak apustuak, herriko hainbat taberna eta dendatik, baita webgunera igo ere, Pourra martxan jarri ahal izateko. Hasieran, aurten apustuak 181 zirela iragarri genuen. Azkenean, ordea, guztira 190 dira Uztarriaren Tourreko porran parte hartu duten apustuak. Izan ere, epearen barruan aurkeztu baina nahasketa bat tarteko atzo gainerakoekin batera sartu gabe gelditu ziren bederatzi apustu gehitu zaizkio zerrendari, eta horiekin eguneratu da berriro lehen etaparen ondorengo sailkapena.

Horrela, inoizko parte-hartzerik handiena izango du 2017ko Pourrak, iaz ondutako marka hautsita. Ondorioz, sailkapeneko lehen hiru postuetan sailkatzen direnek jasoko dituzten diru-sariak ere inoizko potoloenak izango dira: 1.140 euro jasoko ditu irabazleak, 760 bigarrenak, eta 380 hirugarrenak. Kopuruak eta azken postuari beti dagokion saria eguneratuta, honela geldituko da, beraz, aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.140 euro.
  • 2.goak: 760 euro.
  • 3.goak: 380 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Ardo sorta.
  • 38.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 44.goak: Ziklos Beniren oparia. 
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 87.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 123.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 165.goak: Uztarriaren sariak.
  • 190.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Apustuak sartzerakoan izandako zenbait akats ere zuzenduz joan gara. Hala ere, errepasatu zuen apustuak eta, okerren bat badago, egin kaso eta saiatuko gara lehenbailehen konpontzen.

Mila esker parte-hartzaile guztiei, barkatu eragozpenak, eta Pourra'2017 on guztioi!