XVII. Pourrak 181 apustu ditu

Uztarria.eus 2017ko uzt. 1a, 17:25

Irabazleak 1.086 euro jasoko ditu, bigarrenak 724 eta hirugarrenak 362. Horiez gain, 4, 13, 38, 44, 69, 87, 100, 123, 165 eta 181. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hamazazpigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 181 apustu izango ditu aurtengo jokoak. Gaur, uztailak 1, hasi eta uztailaren 23an bukatuko da 2016ko Frantziako Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 180 parte-hartzaile izan zituen Pourrak, aurten baino bat gutxiago. 2001ean, lehen edizioan, 108 apustu izan ziren.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'17ren helbidea: http://uztarria.eus/pourra/2017.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da: Erdikaleko bigarren zenbakian, Agirre oparidendaren aurreko lokalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 1.086 euro jasoko ditu, bigarrenak 724 eta hirugarrenak 362. Horiez gain, 4, 13, 38, 44, 69, 87, 100, 123, 165 eta 181. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.086 euro.
  • 2.goak: 724 euro.
  • 3.goak: 362 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Ardo sorta.
  • 38.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 44.goak: Ziklos Beniren oparia. 
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 87.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 123.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 165.goak: Uztarriaren sariak.
  • 181.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.