Nagore Aramendik eta Oihana Unanuek irabazi dute Zumaiako San Pedro pilota saria

Uztarria.eus 2017ko eka. 30a, 15:07

Emakumezkoen lehen San Pedro pilota saria jokatu zuten atzo Zumaian, San Pedro festen barruan, eta Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek irabazi zuten norgehiagoka. Horrez gain, jokalari onenaren saria ere eskuratu zuen Aramendik. 

Odieta pilotalekuan jokatu zuten partida, Maddi Unanue azpeitiarraren eta Naroa Agirreren aurka, eta hasiera batean 22 tantora jokatzekoak baziren ere, azkenean 25 tantora luzatu zuten, eta 25-13 irabazi zuten Aramendik eta Unanuek. Antolatzaileen hitzetan, "partida historikoa" izan zen atzokoa. Izan ere, aurrenekoz herriko frontoian emakumezkoen eskuz binakako partida bat jokatu zuten. 

Partidaren argazki gehiago Baleike.eus atarian ikus daitezke.