Burdinbidearen Euskal Museoak 68 tren historiko jarriko ditu zirkulazioan uztailean eta abuztuan. Museo aurretik Lasaora bitartean egingo dituzte joan-etorriak trenek; horietatik 32 lurrunezko trenak izango dira, eta 36 diesel trakziozkoak.
Honako ordutegia izango dute lurrunezko trenen irteerek:
UZTAILA:
-
Larunbata, 1: 12:30ean 18:00etan
-
Igandea, 2: 12:30ean.
-
Larunbata, 8: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea, 9: 12:30ean.
-
Larunbata, 15: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea, 16: 12:30ean.
-
Larunbata, 22: 12:00etan, 13:00ean, 17:30ean eta 18:30ean.
-
Igandea, 23: 12:00etan eta 13:00ean.
-
Asteartea, 25: 12:30ean.
-
Larunbata 29: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea 30: 12:30ean.
ABUZTUA:
-
Larunbata, 5: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea, 6: 12:30ean.
-
Larunbata, 12: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea, 13: 12:30ean.
-
Asteartea, 15: 12:30ean.
-
Larunbata, 19: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea, 20: 12:30ean.
-
Larunbata, 26: 12:30ean eta 18:00etan.
-
Igandea, 27: 12:30ean.
Diesel trakziozko trenak, berriz, soilik abuztuan jarriko dituzte zirkulazioan. Asteartetik ostiralera bitartean egingo dituzte irteerak, 12:30ean eta 18:00etan.
Bihartik, udako ordutegiarekin
Museoak jakinarazi duenez, bihartik aurrera udako ordutegiarekin hasiko dira lanean. Beraz, asteartetik larunbatera bitartean, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik) 10:30etik 14:00etara artean egongo da irekita.