'Orainaldiko hiritarrak' erakusketa ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2017ko eka. 30a, 13:58

Ikusgai da jada Pep Requejo argazkilariaren Orainaldiko hiritarrak erakusketa, Sanagustin kulturgunean. 20 argazkik osatzen dute bilduma, eta inpirazioa sekuentzia arloan eragin nabarmena izan duten Duane Michals (Pensilvania, AEB, 1932) eta Jürgen Klauke (Kidling, Alemania, 1943) argazkilarietan bilatu du. Requejoren ustetan egungo argazkigintzaren eta haren filosofiaren ordezkari nagusienetakoak direnak. 

Requejok adierazi duenez, "argazkiekin nire eta besteon emozioen ikuspegia sortzen saiatzen naiz, ikuspegi fotografikoaren bitartez. Gainera, ikusleei informazioa osatzeko aukera ematen diet, dauden hutsuneak betetzeko ariketa eginez".