Uztailaren 9an, Ipurtargi Fest eguna ospatuko dute Loiolako zelaietan, hirugarren urtez. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta ez da egitekorik faltako goizetik gauera bitartean. Eskualdeko artisauen postuekin hasiko da festa 11:00etan, eta gaueko kontzertuekin bukatuko dute III. Ipurtargi Fest.
Hona hemen, III. Ipurtargi Festeko egitaraua, osorik:
- 11:00. Eskualdeko artisauak.
- 12:00. 'Zirkue familiyen' tailerra.
- 14:00. Picnic-a zelaian (janaria eraman behar da).
- 17:00. Ekain-Txou.
- 17:30. Iago Mago.
- 20:00. Afari begetarianoa, Gaztetxeko sukaldariekin.
- 21:30. Kaluse eta Occhi di Farfalla taldeen kontzertuak.