Aretoko dantzek hartuko dute Sanagustin kulturgunea ostiralean

Uztarria.eus 2017ko eka. 27a, 19:44

Salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuez gozatzeko eta horiekin gorputzak dantzan jartzeko aukera izango dute Sanagustin kulturgunera bertaratzen direnek.

Bueltan da, beste hilabete batez, Sanagustin dantzaleku egitasmoa. Ostiralean, hilak 30, 22:30etik aurrera, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuez gozatzeko eta horiekin gorputzak dantzan jartzeko aukera izango dute Sanagustin kulturgunera bertaratzen direnek.

Joan den urtarrilaren 27an jarri zuten abian Sanagustin dantzaleku egitasmoa herriko kulturgunean. Helburua da hilean behin, ostiralez, areto dantzak egiteko aukera eskaintzea da asmoa. Uztailerako, bi hitzordu jarri dituzte: uztailaren 14an, ostirala, eta uztailaren 22an, zapatua.