Urrestillako San Juan zuhaitzaren entierroa, bideoan

Uztarria.eus 2017ko eka. 27a, 15:04

Mikel Larrañaga aizkolaria arduratu zen atzo San Juan zuhaitza botatzeaz, aizkora eskutan. Ondoren, herritarren laguntzarekin atera zuten zuhaitza plazatik, trikitilarien doinuak lagun. Ikusmira handia sortu zuen hitzorduak, eta ohi bezala urrestildar andana gerturatu zen bertara, sanjuanak agurtzera, hurrengo urtera arte.