Ekaineko odol ateraldia izango da bihar

Uztarria.eus 2017ko eka. 27a, 12:40

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek biharko ateraldiaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Izan ere, kezka agertu dute, uda garaian odol emaileen kopuruak behera egiten duela eta.

Bihar, ekainak 28, odola emateko hileko hitzordua izango dute odol emaileek. Hilero egin bezala, herritarrek 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango dute odola, anbulatorioan. 

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek biharko ateraldiaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute: "Uda sasoian behera egiten du odol emaileen kopuruak, baina gaixoenak ez. Horregatik, biharko hitzordura zein uztailekora joatera gonbidatzen ditugu herritar guztiak".

Odol emaileen elkarteko kideak urte hasi zenetik ari dira odola ematearen garrantziaz jendea kontzientziatzen, eta orain arteko emaitzekin "gustura" daude.

Uztarriak 2017ko maiatzeko aldizkarian odol emaldi baten inguruko argazki erreportajea argitaratu zuen. Bertan, pausoz pauso azaltzen da nolakoa izan ohi den odola ematearen prozesua.