Saharako bi haur herrira etorri dira uda pasatzera

Uztarria.eus 2017ko eka. 27a, 12:53
Alien Sidi-Mohamed eta Brahim–Salem Saleh, Azpeitiko familiekin.

Alien Sidi-Mohamed eta Brahim-Salem Saleh saharar umeak Azpeitian daude ekainaz geroztik. Tinduf errefuxiatuen kanpamenduetako "berutik urrun", herrian, "leku baketsu eta osasuntsuan", igaroko dute uda. Abuztuaren amaierara arte egongo dira Sidi-Mohamed eta Saleh Azpeitiko bi familien etxean, Oporrak Bakean programaren barruan.