Jakinarazi dituzte Eliz kaleko Korputz jaietako zozketako zenbaki saridunak

Uztarria.eus 2017ko eka. 26a, 17:37

300 euroko diru-sariaren zenbaki sariduna 1.654 da. Ordezkoa, berriz, 1.800. Bi lagunentzako talasoterapiako zirkuituaren, masajearen eta otorduaren zenbaki sariduna 1.560 da, eta ordezkoa, ostera, 1.152.

Ostegunetik zapatura bitartean ospatu zituzten Eliz kaleko Korputz jaiak. Ohikoa den moduan, zozketa egin zuten festak bukatzerako, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zenbaki saridunak. 300 euroko diru sariaren zenbaki sariduna 1.654 da. Ordezkoa, berriz, 1.800. Aldiz, bi lagunentzat talasoterapiako zirkuituaren, masajearen eta otorduaren (bazkaria edo afaria, aukeran) zenbaki sariduna 1.560 da, eta ordezkoa, berriz, 1.152.