Maite Etxezarreta txapeldun, IV. Triku Trail mendi lasterketan

Uztarria.eus 2017ko eka. 26a, 13:31

Maite Etxezarreta azpeitiarra emakumezkoetan aurrena helmugaratu zen atzo, ekainak 25, jokatu zen IV. Triku Trail mendi lasterketan. Etxarri Aranatzen izan zen proba, eta azpeitiarrak 02:10:12 denbora eginda amaitu zuen 21 kilometro dituen lasterketa. Sailkapen orokorrean 60. postua lortu zuen azpeitiarrak. Sari bezala 300 euro, garaikurra eta txapela jaso zituen.

Ibai Eizagirre azpeitiarrak ere hartu zuen parte lasterketan, eta gizonezkoetan hamargarren sailkatu zen 01:53:45 denbora eginda.

(Argazkia: Eneko Garin-EGune)