60 bat azpeitiarrek parte hartu dute Hazparneko danborradan

Uztarria.eus 2017ko eka. 25a, 21:54

San Juan jaiak ari dira ospatzen Hazparnen (Lapurdi), eta gaur, igandea, danborrada egin dute festetako egitarauaren barruan. 60 bat azpeitiarrek parte hartu dute danborradan; hain zuzen ere, hamabi taldetako ordezkariak izan dira bertan, hala nola Barrenetxea, Oilo Soro, Sanjuandegi, Zokoa, Basazabal, Alkartasuna, Loiolabidezar, Gure Ametsa, Harkaitza, Etxerat, Arrantzaleak eta Gastadoreak. Danbor-jotzaileek, banderadunek, kantinerek eta zuzendariek Tolosako Jainekin txaranga izan dute lagun danborradan.

Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela 30 urte dira aurten. Urtemuga dela eta, hainbat ekintza ari dira antolatzen bi herrietako ordezkariak. San Sebastian festetan, adibidez, Hazparneko umeek parte hartu zuten haurren danborradan.