Oier Ibarguren hemeretzigarren sailkatu da txirrindularitzako Espainiako Txapelketako erlojupekoan

Uztarria.eus 2017ko eka. 23a, 20:22
Oier Ibarguren gaurko probaren aurretik. (Jira-Bira Cycling)

Gaur goizean jokatu du azpeitiarrak erlojupeko proba, eta 26:22 denbora egitea lortu du. Bihar, zapatua, jokatuko du Sorian (Gaztela Leon, Espainia), Elite eta 23 urtez azpikoen errepideko lasterketa.

Txirrindularitzako Espainiako Txapelketako erlojupeko proba jokatu du gaur, ostirala, Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak Sorian (Gaztela Leon, Espainia), eta hemeretzigarren sailkatu da. Euskadiko selekzioarekin aritu da Ibarguren, elite eta 23 urtez azpikoen mailan, beste 32 txirrindularirekin batera.

Bihar, aldiz, Errepideko Espainiako Txapelketako lasterketan lehiatuko da txirrindulari azpeitiarra. Hark joan den asteartean adierazi zuenez, "gogotsu eta indarrarekin" dago, eta "ahalik eta lanik txukunena" egitera irtengo da biharko proban.

Jira-Bira Cycling Zarauzko klubeko Grupo Eulen taldeko txirrindularia da Ibarguren.