Kurtsoan zehar ikasitakoa erakutsiz agurtu dute ikasturtea Loretokiko ikasleek

Uztarria.eus 2017ko eka. 23a, 15:28

Agurtu dute ikasturtea Loretoki gimnastika erritmikoko ikasleek. Atzo, osteguna, egin zuten ikasturte amaierako jaialdia, kiroldegian. Bertan, ikasturtean zehar ikasitakoak erakutsi zituzten Loretokiko 65 inguru ikaslek. Taldean nahiz banaka, baloarekin, zintekin, uztaiarekin eta esku hutsik aritu ziren tapizaren gainean.