Arte eta diseinuko ikasleen erakusteketa zabalduko dute gaur

Uztarria.eus 2017ko eka. 23a, 14:17
ADIk eskaini zuen erakusketa bateko irudia.

Lanak ikusteko aukera astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara bitartean izango da, Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan. 

Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleen lanen erakusketa ikusgai izango da gaurtik uztailaren 2ra arte, Udal erakusketa aretoan (Foruen Pasealekua 7). Astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da lanak ikusteko aukera. Asteburuetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Bertan, ADIko ikasleek ikasturtean zehar egindako hainbat lan izango dira erakusgai.