Artile bilketa egingo du Urkomek uztailaren 4an

Uztarria.eus 2017ko eka. 23a, 13:58

Urkomek azaldu duenez, artilea bezperan eraman beharko da bilketa gunera. Horretarako, "ondo itxitako zakuetan eta lehorra" egon beharko du artileak.

"Artilearekin dauden arazoak ikusita", aurten lehenengo aldiz, Urola Kostako hainbat txokotan artilea jasoko du Urkomek, Urola Kostako Landa Garapaneko Elkarteak. Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiekin harremanetan jarri da Urkome, baina azaldu dutenez, "artilea jasotzeko duen edozeinek ere eraman dezake berea". Bilketa uztailaren 4an, asteartez, egingo dute, Lapatxen. Goizean, 08:00etatik 13:00etara bitartean egongo da artilea eramateko aukera. Arratsaldean, berriz, 15:00etatik 18:00etara.

Urkomek azaldu duenez, artilea bezperan eraman beharko da bilketa gunera. Horretarako, "ondo itxitako zakuetan eta lehorra" egon beharko du artileak. Egun horretan, uztailaren 4an, euria eginez gero, bilketa bertan behera geldituko dela aurreratu du Urkomek, eta uztailaren 14ra aldatuko dute.