Udako ordutegia izango du Udal liburutegiak astelehenetik aurrera

Uztarria.eus 2017ko eka. 23a, 13:09
Udal liburutegia.

Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da zabalik liburutegia, abuztuaren 31ra arte. Uztailaren 31atik abuztuaren 15era, aldiz, itxita egongo da.

Udako ordutegia izango du Udal liburutegiak astelehenetik, hilaren 26tik, aurrera. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara zabalduko dute liburutegia abuztuaren 31ra bitartean, eta arratsaldez itxita egongo da, baita asteburuetan ere. Uztailaren 31atik abuztuaren 15era liburutegia itxita egongo da goizez nahiz arratsaldez, baina abuztuaren 16an berriro zabalduko ditu ateak udako ordutegiarekin.